Vista Alegre parkeko landare arrotz inbaditzaileak kentzeko auzolana

Ingurumenaren Nazioarteko Egunari lotutako programaren baitan, igande honetarako, Eraztun Berde Urdinaren Arkamurka ibilbidean kokatzen den Vista Alegre parkeko landare arrotz inbaditzaileak ezagutu eta hauetako batzuk erretiratzeko auzolana antolatu dugu. Animatu…

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

Gaur Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen ari gara! Gaur, gure Lurraren babesarekiko konpromisoa berresten dugu eta hobeto nola zaindu dezakegun hausnartzeko une ezin hobea da, eta gure eguneroko bizitzan aldaketa txikiak…

EBUko horma-irudia osatu dugu

Biodibertsitatearen Eguna ospatu dugu Malekoian, Zarauzko espazio natural ezberdinetan bizi diren animalia eta landareen marrazkiekin horma-irudi ederra osatuz: dunak, padura, haltzadia, belardia eta harraldea. Artea eta Natura uztartuz Eskerrik asko…

Ingurumenaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditugu

Bihar, maiatzaren 22an, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta ekainaren 5ean, aldiz, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. Bi data hauek uztartuz, Eraztun Berde Urdinetik hainbat ekintza antolatu ditugu gure herriko natura eta…

Zarautz Familia Giroan 2024

Aurten ere Zarauzko Eraztun Berde Urdineanbat egin dugu Zarauzko Turismo Bulegoak antolatutako Zarautz Familia Giroan ekitaldiarekin, hainbat tailer eta irteera izan dira naturaz gozatzeko!! Sendabelarren koadernoa Artea eta natura uztartzen…

Aurten ere bat egingo dugu Zarautz Familia Giroan ekitaldiarekin

Aurten ere bat egingo dugu maiatzaren 4ean eta 5ean ospatuko den Zarautz Familia Giroan ekitaldiarekin eta Eraztun Berde Urdinetik hainbat tailer eta irteeretan parte hartuko dugu. Informazio gehiago jakiteko edo…

Eraztun Berde Urdinaren mapa

Zer da

ERAZTUN BERDE URDINA (EBU)


Zarauzko Udaleko Agenda 21 sailak sustatutako egitasmoa da. Udalerria inguratzen duen 11,7 kilometroko ibilbide batek osatzen du eta hainbat interes gune lotzen ditu, besteak beste, Iñurritzako biotopoa; Asti-Iritako hezeguneak; Tejeriako haltzadia; Igerain eta Mutxio parkeak; eta Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea osatzen duten Zingira basoa, Santa Barbara, Vista Alegreko parkea, hondartza eta bere ingurunea.

Hiru ordu eta erdiko ibilbidea oinezkoentzat egokituta dago eta familian, lagunartean edota bakarrik paraje ikusgarriez gozatzeko aukera ematen du. Tarte batzuk bizikletaz egin daitezke, betiere, lehentasuna daukate oinezkoak. Ibilbide luzeaz gain, ibilbide laburragoak ere egin daitezke.

EBU egitasmo bizia da, datozen hilabeteotan herritarrekin batera moldatzen, berritzen, aldatzen, hots, aberasten joango dena. Udala, bere aldetik, bideak berritu edota moldatzeko inbertsioak egiten ari da.

Eraztun Berde Urdinaren

helburuak

Biodibertsitatea kontserbatzea
Biodibertsitatearen eta balio handiko natura-guneak kontserbatzea zarauztarren inplikazioarekin.
Periferiako paisaia-guneak berreskuratzea
Periferiako paisaia- eta natura-guneak berreskuratzea
Aldaketa klimatikoa etetea
Aldaketa klimatikoa eteten laguntzea
Garapen jasangarria
Udalerria garapen jasangarriaren bidean jartzea
Eragile sozialak gerturatzea
Udaleko beste departamentuak eta udalerriko eragile sozialak gerturatzea eta guztien artean ahalik eta dinamismo gehiena ematea
Naturaz eta aisialdiaz gozatzeko gune dinamikoa
Zarauztarrei eta bisitariei naturaz eta aisialdiaz gozatzeko gune dinamikoa eskaintzea
Zarautzeko bizi-kalitatea hobetzea
Zarautzeko bizi-kalitatea hobetzen laguntzea

ebu

Ibilbideak


Natura

bidailagun

ebu

Interes guneak


Ageriko eta
ezkutuko

altxorrak

ebu

Zarauztarrak EBUan


Herritarren

istorioak

entzun eta kontatu