Arkamurka ibilbidea

Irteera gidatuak naturan

Arkamurka ibilbidea


Artelatz basoak Natura 2000 Sarean

Ibilbidea Vista Alegre parketik igarotzen da, eta handik Zingira basoa zeharkatu eta puntu gorenean dauden urmaelak bisitatuko ditugu. Txakolin-mahastien artetik igarotzen den Erdi Aroko galtzadatik barrera Santa Barbara ermita ondoan dagoen begiratoki ederrera iritsiko gara. Hortik, itsaslabarreko basoa jaisten hasiko gara moila txikira iritsi arte.

OHARRA: mendiko botak, ura eta arropa egokia eramatea gomendatzen dugu.

 

Ezaugarriak


  • HASIERA: 17:00 (Aste Santuan) ; 18:00 (Udan)
  • IRAUPENA: 2,5-3 ordu
  • DISTANTZIA: 2,5 km
  • DESNIBELA: <250 m
  • ZAILTASUNA: ertaina (basora igotzeko duen maldagatik eta Santa Barbara ermitatik kaira jaisteko duen jaitsieragatik).

OHARRA: mendiko ibilbidean batzuetan lokatza aurkitzen da.

 

Metodologia

Izaera partehartzaileak dituzte irteera gidatuek, eta gidaren azalpenak entzuteaz gain, esperimentu saio praktiko txikiak eta behaketak burutuko dituzte bisitariek ibilbidean zehar. Familiekin egiteko irteera egokiak dira.

Irisgarritasuna

Ibilbide ez da irisgarria duen >%6ko maldagatik

 

Nola iritsi


Oinez edo bizikletaz

Zarauzko erdigunetik Vista Alegreko parkera oinez edo bizikletaz iristeko, San Inazio kalea eta Vista Alegre auzoa lotzen dituen Aldapetako bi igogailu irisgarriak erabil daitezke.

Igogailuen parean bizikletentzako aparkalekuak daude.

Aldapetako igogailu irisgarria

Aldapetako igogailua

Aldapetako bizikleta aparkalekua

 


Garraio publikoan

Hiribusak geraleku bat dauka Vista Alegreko parkeko sarreran: Allemendi 2ko geralekua. Zarauzko autobus-linea guztiak bertatik pasatzen dira. Geltoki hori ondo seinaleztatuta dago. Geltokitik 3 metrora zebrabide bat dago parkearen sarrerara joateko. Bide-tarte txiki hori estua eta aldapatsua da.

Vista Alegre parkearen ondoko autobus geltokia


Autoan

Vista Alegreko parkeko sarbidearen ondoan autoentzako TAO 2.guneko aparkalekuak daude. Mugikortasun Murriztua duten Pertsonentzako seinalea duten hiru aparkaleku plaza ere badaude (PMR).