Auzolana Igerain errekastoan

Larunbat honetan, martxoaren 9an, gazte boluntario batzuekin bat egingo du Ingurumen saileko EBU egitasmoak anbulatorioaren ondoan, 10:30ean, Igerain errekan dagoen zaborra garbitzeko. Ekimena 17 urteko neska talde batek sortu du….

Harrera oso ona izan du itsaspeko zinema jaialdiak eta argazki erakusketak aurtengo edizioan

Gure eskerrik beroenak atzo Modelo aretora hurbildu zineten guztiei Ozeanoetako irudi benetan ikusgarriak ikusteko aukera izan genuen Aurtengo edizioan harrera oso ona izan du #cimasub Itsaspeko Zinema Jaialdiak eta Itsaspeko…

Krokosmia landare exotiko inbaditzaileak eskuz erretiratzeko auzolana

Iaz bezala, aurten ere Oteitza Lizeo Politeknikoko Mekanizazioko 1go mailako ikasleekin batera Crocosmia x crocosmiiflora landare exotiko inbaditzailea eskuz kentzeko lan komunitarioa egin dugu Vista Alegreko parkean. Auzolana egin ostean…

CIMASUB 2024 Zarautzen da!

Martxan da CIMASUB, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa Zarautzen Hastear da CIMASUB, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloren 14. edizioa Zarautzen. Itsaspeko edertasuna esploratzeko eta ozeanoen sekretuak ezagutzeko aukera paregabea da, eta bidez…

Zuhaitz Eguna Iritan, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Gaur, otsailaren 2a Hezeguneen Nazioarteko Eguna da eta ospatzeko Irita hezegunera joan gara Orokieta Herri Eskolako LH 4.mailako ikasleekin batera Zuhaitz landaketa egitera. Urtero, Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak Zuhaitz Eguna…

HEZEGUNEEN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA, HAINBAT EKINTZA EGINGO DIRA ZARAUZKO ERAZTUN BERDE URDINETIK

Otsailaren 2an Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta honen harira hainbat ekintza antolatu ditu Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak.  Lehenengo ekintza otsailaren 1ean, ostegunean, izango da, Zingira basoko urmaelen edo mikrohezeguneen…

Eraztun Berde Urdinaren mapa

Zer da

ERAZTUN BERDE URDINA (EBU)


Zarauzko Udaleko Agenda 21 sailak sustatutako egitasmoa da. Udalerria inguratzen duen 11,7 kilometroko ibilbide batek osatzen du eta hainbat interes gune lotzen ditu, besteak beste, Iñurritzako biotopoa; Asti-Iritako hezeguneak; Tejeriako haltzadia; Igerain eta Mutxio parkeak; eta Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea osatzen duten Zingira basoa, Santa Barbara, Vista Alegreko parkea, hondartza eta bere ingurunea.

Hiru ordu eta erdiko ibilbidea oinezkoentzat egokituta dago eta familian, lagunartean edota bakarrik paraje ikusgarriez gozatzeko aukera ematen du. Tarte batzuk bizikletaz egin daitezke, betiere, lehentasuna daukate oinezkoak. Ibilbide luzeaz gain, ibilbide laburragoak ere egin daitezke.

EBU egitasmo bizia da, datozen hilabeteotan herritarrekin batera moldatzen, berritzen, aldatzen, hots, aberasten joango dena. Udala, bere aldetik, bideak berritu edota moldatzeko inbertsioak egiten ari da.

Eraztun Berde Urdinaren

helburuak

Biodibertsitatea kontserbatzea
Biodibertsitatearen eta balio handiko natura-guneak kontserbatzea zarauztarren inplikazioarekin.
Periferiako paisaia-guneak berreskuratzea
Periferiako paisaia- eta natura-guneak berreskuratzea
Aldaketa klimatikoa etetea
Aldaketa klimatikoa eteten laguntzea
Garapen jasangarria
Udalerria garapen jasangarriaren bidean jartzea
Eragile sozialak gerturatzea
Udaleko beste departamentuak eta udalerriko eragile sozialak gerturatzea eta guztien artean ahalik eta dinamismo gehiena ematea
Naturaz eta aisialdiaz gozatzeko gune dinamikoa
Zarauztarrei eta bisitariei naturaz eta aisialdiaz gozatzeko gune dinamikoa eskaintzea
Zarautzeko bizi-kalitatea hobetzea
Zarautzeko bizi-kalitatea hobetzen laguntzea

ebu

Ibilbideak


Natura

bidailagun

ebu

Interes guneak


Ageriko eta
ezkutuko

altxorrak

ebu

Zarauztarrak EBUan


Herritarren

istorioak

entzun eta kontatu