Hezeguneen ibilbidea

Irteera gidatuak naturan

Hezeguneen ibilbidea


Irita-astiko hezeguneak eta Buztinzuriko haltzadia

Ibilbide honetan, Eraztun Berde Urdineko altxor natural ezkutuenak ezagutzeko aukera izango dugu. Iñurritza erreka osatzen duten hiru errekastok sortutako hezeguneetan ibiliko gara: Irita eta Asti. Eta, azkenik, Buztinzuriko haltzadian bukatuko dugu, basoak ematen digun lasaitasunaz eta itzalaz gozatzeko.

OHARRA:  Oinetako eta arropa egokiak eraman behar dira.

 

Ezaugarriak


  • ORDUA : 17:00
  • IRAUPENA: 2-2,5 ordu
  • DISTANTZIA:  1,5 km
  • DESNIBELA: <20 m
  • ZAILTASUNA: baxua

Metodologia

Izaera partehartzaileak dituzte irteera gidatuek, eta gidaren azalpenak entzuteaz gain, esperimentu saio praktiko txikiak eta behaketak burutuko dituzte bisitariek ibilbidean zehar. Familiekin egiteko irteera egokiak dira.

 

Irisgarritasuna

 

Ibilbidea irisgarria da Irita eta Astiko hezeguneetan baina Buztinuriko haltzadian ez da irisgarria, basoan barneratzeko oinezkoentzako bidezidor batetatik igo behar da eta.

 

Nola iritsi


Oinez edo bizikletaz

Iritako hezegunearen ondoan dagoen suhiltzaileen biribilgunean dagoen autobus geltokian hasten da irteera gidatua.

Abiapuntura iristeko, oinezkoentzako bidea dago Zubizahar kaleraino, Lapurdi kaletik, Mitxelena kaletik edota Araba kaletik joan daiteke oinez.

Bidegorria Lapurdi kalean

Lapurdi kale guztia igarotzen duen bidegorria dago San Pelaioraino eta Araba kalea igarotzen duen beste bidegorri bat dago Suhiltzaileen biribilguneraino. San Pelaion bizikletak aparkatzeko hainbat toki daude: Bertsolarien plazan, San Pelaio ermitaren eta Salbatore Mitxelena ikastolaren ondoan, eta Euskotreneko San Pelaio geralekuaren ondoan.

Bizikleten aparkalekua San Pelaion

 

 

 


Garraio publikoan

Trenez Bilbo eta Donostia lotzen dituen Euskotrenen E1 lineak Zarautz zeharkatzen du, eta bertan bi geraleku ditu. Iritara joateko San Pelaio geltokian jaitsi behar gara. Euskotrenen web-orrian daude Zarauzko geltokien ordutegi eguneratuak.

San Pelaioko tren geltoki irisgarria

 

Lurraldebusek probintziako hainbat udalerrirekin komunikatzen du Zarautz, UK03, UK08, UK09, UK10 eta UK11 lineen bidez. Iñurritzako ibilbidera autobusez etorri nahi izanez gero, Lurraldebusek bi geraleku ditu: Nafarroa kalea 5A (San Pelaio) Bilbo aldetik datozenentzat, eta Nafarroa kalea 52 (Pilartxo Enea) Donostia aldetik datozenentzat.

ere geraleku horiek erabiltzen ditu eta huez gain, beste bi geraleku ditu ibilbidearen abiapuntutik hurbil: Gipuzkoa kalea 53 (Pontalier) eta Gipuzkoa kalea XX (Iñurritza-ikastola).

Pontalierreko autobus geltokia (Gipuzkoa kalea 53)

 


Autoan

Zarautzera iristeko bide nagusiak AP-8 autobidea eta N-634 errepide nazionala dira. Herrira iritsi ondoren, autoa aparkatzeko hainbat aukera ditu bisitariak. Aparkalekuen kokapenari eta tarifei buruzko informazio guztia esteka honetan aurki daiteke: Non aparkatu Zarautzen

Mugikortasun Murriztua duten Pertsonentzako seinalatuta dauden hainbat aparkaleku plaza ere badaude (PMR) Iñurritzako abiapuntutik gertu. Mapa honetan kontsulta ditzakezu PMR aparkaleku guztiak.

Mugikortasun Murriztua duten Pertsonentzako egokitutako auto aparkalekua Hezeguneen ibilbideko abiapuntuaren ondoan