EBU Kluba
Ikastetxeak EBUn
Zarauzko ikastetxeak herritar zientziaren proiektu bat garatzen hasi dira Eraztun Berde Urdinean. Ekimenaren helburua da ingurumenarekiko sentsibilizazioa lortzea, eta, baliabide horren bitartez, ikerketa, zaintza eta iritzi kritikoa bezalako konpetentziak garatzea.
Horretarako, Eraztun Berde Urdineko gune interesgarriak banatu dira ikastetxeen artean, hurbiltasunaren arabera. Bere lana aldiro-aldiro irteerak egitea izan da, eremu horietako biodibertsitatea aztertzeko, behaketak egiteko, arazoak antzemateko eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzeko.
Helburuak:
- Naturaz gozatzea
- Esleitutako eremuen zaintza egitea
- Eraztun Berde Urdina osasuntsu mantentzea
- Natura baliabide bat izatea hezkuntza-gaiak garatzeko
- Ikasleek Zarauzko Eraztun Berde Urdina bere egitea
- Natura errespetatzen, arazoak ikusten eta konponbideak bilatzen ikastea
- Ikastetxeen artean elkartrukeak eta lan komunitarioak egitea
Ikastetxeei beren jarrera ona eskertu nahi diegu, hasieratik gogo onez eta interes handiz onartu baitzuten proposamena.
Ikastetxeak EBUn
Hona hemen 2022-2023 ikasturtean zehar egin diren ekimenen argazki galeria.
ebu kluba
Bidali zuen marrazkiak
Zuen argazkiak jasotzeko irrikitan gaude! Bidali iezaguzu zurea zarautz@eraztunberdeurdina.eus eta lehenbailehen argitaratuko dugu sail honetan.