ebu

Interes-guneak


Buztinzuriko haltzadia

Bustinzuriko errekatxoari eta Abendaño errekari lotuta, haltza da ekosistema honetako espezie nagusia. 20-30 metroko altura hartzen dute eta hostoak oso bereizgarriak ditu, zirkulu formakoak eta pinaburu txikien antzeko fruituekin. Haltza, xurgapen handiko espeziea izanik, substantzia kontaminatzaileak eta metal astunak xurgatu egiten ditu desagerraraziz. Beste zuhaitz batzuekin batera erribera-baso egitura hartzen du.

Gizakiaren esku-hartzearen ondorioz, haltzadiak desagertuz joan dira. Zorionez, Buztinzuriko haltzadia mantendu egin da eta egun, espezie askorentzat babeslekua eta kumeak hazteko leku aproposa da.

– Apo arrunta (Bufo bufo)
– Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans)
– Ur-igela (Rana perezi)
– Zirauna (Anguis fragilis)
– Musker berdea (Lacerta viridis)
– Suge biperakara (Natrix maura)
– Errekatxindorra (Cettia cetti)
– Buztanikara zuria (Motacilla alba)
– Txantxangorria (Erithacus rubecula)
– Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
– Zozo arrunta (Turdus merula)
– Birigarro arrunta (Turdus phylomelos)
– Amilotxa (Parus caeruleus)
– Kaskabeltz handia (Parus major)
– Ur arratoia (Arvicola sapidus)
– Trikua (Erinaceus europaeus)
– Untxia (Oryctolagus cuniculus)
– Basasagua (Apodemus sylvaticus)

– Haltza (Alnus glutinosa)
– Haritza (Quercus robur)
– Lizarra (Fraxinus excelsior)
– Zumar hostozabala (Ulmus glabra)
– Urritza (Coryllus avellana)
– Sahatsa (Salix atrocinerea)
– Zuhandorra (Cornus sanguinea)
– Oilakarana edo zumalakarra (Frangula alnus)
– Intsusa beltza (Sambucus nigra)
– Huntza (hedera helix)
– Apo mahatsa (Tamus communis)
– Atxaparra (Lonicera periclymenum)
– Korradu belarra (Ranunculus ficaria)
– Mendiko aingeru-belarra (Angelica silvestris)
– Garoa edo iratzea (Pteridium aquilinum)