ebu

Interes-guneak


Santa Barbara Ermita (Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea)

Santa Barbara 135 hektareako (52 Zarautzen eta beste 83ak Getarian) eremua da, artelatzaren erreinua –Zarautzen arkamurka bezala ezagunagoa–. Eskualde mediterraneoko espezie hori horregatik da horren urria gure ingurunean. Zarautz-Getaria eremua salbuespena da, hemen dagoen mikroklimagatik. 10-20 metro bitartean hazten den espezia da, ontzigintzarako, zurgintzarako eta kortxoak egiteko erabiltzen dena. Biodibertsitate altuko zonaldea da, ikustea zaila izan arren espezie asko aurki baitaitezke.

Zarauzko bista panoramiko ikusgarriak eskaintzen ditu, eta bertan XVIII. mendean eraiki eta izen bera duen ermita aurkitzen da. Zarauzko Udalak 1995. urtean zaharberritu zuen, baina egun urtean behin soilik egiten da meza elizkizuna, abenduaren 4an.

Ermitak lau uretako teilatua, oinplano lauki zuzena eta abside trapezoidala ditu. Barnealdean arku eskarzano itxurako egurrezko ganga du. Goiburu poligonalaren gainaldean eta aldarearen atzean, hainbat ezaugarri ikonografiko dituen Santa Barbararen irudia gordetzen duen itxura klasikoko erretaula txiki bat dago.

Ermitara iristeko galtzara erromanikoa dago, udalerriko ondare historiko garrantzitsuenetakoa.