ebu
Interes-guneak
Zingira basoa (Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea)
Bost hektarea inguru ditu basoak. Azken urte hauetan pinudia ustiatu da bertan, baina gaur egun berezkoa den landaredia gailentzen ari da eta artelatzak topa daitezke, baita gorostiak eta gaztainondoak ere. Basoaren goiko partean Zingira izeneko baserria dago. Izen hori hartu du inguruan lurrak zingiratsuak direlako.
Udalak 2017an basoa berreskuratzeko plana prestatu du, eta hemendik aurrera asmoa da ekintza horiek aurrera eramatea. Helburua da gaur egungo pinudia ordezkatzea eta artelatz basoa birsortzea. Horrekin batera, zingira ere berreskuratuko du Udalak.