ebu
Interes-guneak
Inurritzako Paisai Natural Babestua
Urak zizelkaturiko altxorra. Natura 2000 Sareak Paisai Natural Babestua izendatu zuen 1997an. 51,7 hektareako eremuan dunak, padurak eta itsaslabarrak ikus daitezke, euskal kostaldeko ekosistemen erakusgarri.
Hiru area edo giro desberdintzen dira. Kostaldean, hondartza inguruan, dunen azalera zabala aurkitzen da, gure kostaldean aurki daitekeen paisaia dunatarraren adibide bakarrenetakoa. Harekin muga eginez, Inurritza errekastoaren bokalea eta hezeguneak ikus daitezke. Eta, azkenik, labarrak, antzinako kargalekuen aztarnak gordetzen dituztenak, eta belatz handiak (Falco peregrinus) zaintzen dituenak.
Ibilbidea Malla Harrira doa.
– Txirri arrunta (Calidris alpina)
– Belatz handia (Falco peregrinus)
– Itsas alisuma (Alyssum loiseleurii)
– Itsas ziabelarra (Galium)
– Itsas xardin-belar (Asplenium marinum)