Iritako intsektu polinizatzaileentzako espazioa

Irita

Intsektu polinizatzaileen espazioa


Tximeleta formako lorategia

 

Zer da polinizatzaileentzako lorategi bat?

Intsektu polinizatzaileak (erleak, tximeletak, loreetako euliak, kakalardoak eta beste batzuk) erakarri eta babesteko berariaz diseinatutako espazio bat da. Intsektu horiek funtsezkoak dira landareen polinizazioan.

Tximeleta-itxurako lorategi honetan, hainbat landare-barietate daude. Landareek nektarra, polena eta babeslekua ematen diete zomorroei, eta horrela intsektuen kontserbazioa sustatzen dute.

Iritako intsektu polinizatzaileentzako espazioa

 

Zergatik da garrantzitsua?

Polinizatzaileak behar-beharrezkoak dira landare askoren ugalketan, baita egunero kontsumitzen ditugun labore askotan ere. Gutxi gorabehera, jaten ditugun elikagaien heren bat polinizazioaren mende dago. Gainera, polinizatzaileek gure ekosistemetako biodibertsitatea mantentzen dute. Horiek gabe, landare asko ezingo lirateke ugaldu, eta horrek ingurune naturaletako faunari eta florari eragingo lioke.

Intsektuen hotela

Horrelako lorategiek babestu egiten dituzte habitat-galeragatik eta pestizidak erabiltzeagatik gainbeheran dauden espezie polinizatzaileak, eta aukera paregabea eskaintzen dute naturari eta ingurumenari buruz ikasteko.

Landatu diren landare-espezieak

Elorri zuria (Crataegus monogyna)

Menda (Mentha suaveolens)

Oreganoa (Origanum vulgare)

Elorri beltza (Prunus spinosa)

Karraskila (Rhamnus alaternus)

Intsusa (Sambucus nigra)

Laharra (Rubus fruticosus)

 

 

Intsektu polinizatzaileen ordenak

 

Himenoptero ordena

Erleak dira polinizatzaile eraginkorrenak. Erle sozialen (erle meliferoa, erle beltz europarra) eta erle bakartien (Osmia edo Andrena) hainbat espezie daude. Nektarra eta polena sortzen duten loreek erakarri egiten dituzte, eta gorputz iletsua dutenez lore batetik bestera eramaten dute polena.

Diptero ordena: euliak

Inork horietan pentsatzen ez duen arren, euliak ere polinizatzaile garrantzitsuak dira. Espezie batzuk, adibidez euli sirfidoak (Syrphidae familia), oso eraginkorrak dira polinizazioan.

Lepidoptera ordena: tximeletak eta sitsak

Horiek ere polinizatzaile garrantzitsuak dira. Tximeleta (egunekoa) kolore distiratsuko eta usain atsegineko loreetara joaten da; aldiz, sitsak (gauekoa) nahiago ditu kolore tristeagoa baina lurrin biziagoa duten loreak.

 

Koleoptero ordena: kakalardoak

Kakalardoak intsektu-talde polinizatzaile zaharrenen artean daude. Nahiz eta erleak bezain eraginkorrak ez izan, oraindik ere garrantzi handia dute landare batzuen polinizazioan.

Intsektuen hotela

Hainbat intsektu-espezieren babesleku eta haztegiak dira, adibidez, erle bakartiak, tximeletak, amona mantangorriak eta kakalardoak. Erle bakartia, esate baterako, ez da erlauntzan bizi, eta, beraz, habia egiteko leku segurua behar du. Intsektuen hotelean habiak egiteko zulotxoak egoten dira, intsektuak ugaltzeko.

Intsektu polinizatzaile gehiago erakartzen dituenez (erle bakartiak eta tximeletak), intsektuen hotela lagungarria da instalatzen den ingurunearen polinizazioa hobetzeko.

Egitura hori intsektu onuragarriei —polinizatzaileak barne— babesleku eta habitat egoki bat emateko diseinatuta dago.