Irteera gidatuak

dinamizazioa eta sentsibilizazioa

Irteera gidatuak


Irteera gidatuak naturan

Udan eta Aste Santuan gure udalerria inguratzen duen natura deskubritzeko 3 irteera gidatu ezberdin antolatzen ditugu:

Arkamurka ibilbidea

– Iñurritza ibilbidea

Hezeguneen ibilbidea

Asmoa da bertako ekosistemak ezagutzea eta, ezagutzak eragiten duen errespetutik, horiek kontserbatzea. Horretarako, Aste Santuan, uztailean, abuztuan eta irailean irteera gidatuak eskaintzen ditugu Eraztun Berde Urdinean. Zarauzko inguru naturalak ezagutzeko bisitak bi gidarirekin egiten dira, eta azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz ematen dira.

Irteerak izaera partehartzailea izaten dute, hau da, gidaren azalpenak entzuteaz gain, esperimentu saio praktiko txikiak eta behaketak burutzen dira ibilbidean zehar. Horregatik, familiekin egiteko irteera egokiak dira.