Itulazabalgo zuhaiztia

 

ebu

Interes puntuak


Itulazabalgo zuhaiztia

Itulazabalgo zuhaiztia zuhaitz eta zuhaixken bilduma botaniko bat da, eta Zarauzko Eraztun Berde Urdinean dago. Zuhaiztiaren helburua da Zarautzen dauden zuhaitz eta zuhaixken aniztasuna erakustea eta guztiok haien balio naturalaz jabetzea.

 

Zuhaiztian mi urmael multzo aurki ditzakegu, lehena sarreran eta bigarrena gurbiztian.

Urmaelak ekosistema txikiak dira. Jatorri naturala zein artifiziala izan dezaketen biodibertsitatearen gordailu ederrak. Espazio aldakorrak dira, urteko klimatologiak edota kokapenak baldintzatuta, putzuek lehortze-aldiak jasan ditzaketelako, eta gainazalean zein ur sakonean aldaketak izan.

Azken mendeetan zehar, eta batik bat gizakiaren jardueraren ondorioz, Europako hezeguneetako bi heren desagertu dira. Egoera hori aldatzeko asmoz, eragile publiko zein pribatu asko urmaelak sortzen eta egokitzen ari dira. Zarauzko Eraztun Berde Urdinean bizidun urtarren kontserbazioa laguntzeko urmael sare bat sortu dugu: Zingira basokoak, Orokieta Herri Eskolakoa eta aurrean ditugun Itulazabalgoa dira horren adibide.

Urmaeletan ikerketa, kudeaketa eta dibulgazio lanak egiten dira biodibertsitatearen kontserbazio-egoera zein den ezagutzeko eta mantentzeko eta horien garrantziaz sentsibilizatzeko.