Mila esker hitzaldira etorri zineten guztiei. Benetan interesgarria izan zen Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saileko Ion Garin kideak eskaini zizkigun azalpenak eta datuak. Gertutik jarraituko dugu
2019an, Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak Natura 2000 Sareko Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremu babestuaren barnean kokatuta dauden bi lursail eskuratu zituen. Elkarren ondoan dauden bi lursail hauek 3,8 hektareako azalera