dinamizazioa eta sentsibilizazioa
Zarauzko lorategietako orkideen ibilbidea
Loradendetan saltzen diren orkidea exotikoak dira ezagunenak, baina gure inguruan ere baditugu orkidea basatiak, hauek tamaina aldetik txikiagoak izaten dira. Horregatik, ondo-ondoan ditugun arren, askotan oharkabean pasatzen dira. Baina nahiz eta txikiagoak izan, benetan bitxiak eta ederrak dira!

2024ean Arkamurka Natur Taldeko Juantxo Unzuetak Zarauzko orkideen mapa osatu zuen.

Mapa egiteaz gain herriko lorategietako hainbat orkidea markatu eta babestu ditugu aurten ere, hauen ezagupena eta biziraupena bermatzeko.

Honez gain, irteera bat egin dugu Juantxorekin batera, orkideen hainbat bitxikeria ezagutzeko.


