ibilbideak

Talaimendi bidea


Iñurritzako Paisai Natural Babestua da, eta itsaslabarra belatz handiaren behatoki aparta da. Bertan, Ibilbideak nekazal lurrekin lotura du, baserri ustiapenerako erabiltzen eta errespetatu behar diren belaze amaigabeekin.

Talaimendiko eskaileretan hasi eta bukatzen da hiru kilometrotik gora dituen ibilbidea. Malkartsua izan arren, itsasoaren eta bista paregabeen presentziak arintzen dute ibilbidea. Bide erdian Malla Harria kargalekua dago –zarauztarren artean Mollarri bezala ezaguna– ; XIX. mendean Araba eta Gipuzkoako Meatzari Konpainiak sortu zuen kargalekua, Asteasuko Andazarrateko meategitik sortutako burdin-mea jasotzeko eta itsasoan zain zeuden itsasontzietan kargatzeko.

Malla Harria bidea


TALAIMENDI

3.350 m.

55 min.

– Belatz handia (Falco peregrinus)

– Itsas alisuma (Alyssum loiseleurii)
– Itsas ziabelarra (Galium)

Eraztun Berde Urdina - Ibilbidearen mapa: Malla Harri bidea