Eraztun Berde-Urdina

Udalerriko hainbat interes gune lotzen dituen 11,7 kilometroko ibilbide zirkularra, herria inguratzen duena. Oinez egiteko diseinatua, nahiz eta zenbait tarte bizikletaz ere egin daitezkeen, betiere lehentasuna duten oinezkoak errespetatuz eta berariaz debekaturik dauden guneetan izan ezik. Ikuspegi panoramiko ederrak eta garrantzia natural, kultural eta historiko handia duten elementuak ikus daitezke.

Hau da EBU-ko ibilbide luzeena, eta hiru ordu eta erdi inguru behar direla estimatzen da. Tartean malda handiko eremuak eta zoru irregularreko mendi-bideak aurkitzen dira; beraz, gune guztiak ez dira irisgarriak.

Scroll to Top