ibilbideak

Arkamurka bidea


Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremuaren barne dago, nekazal lurrez eta basoz hornituta. Nahiko gune malkartsua da, eta bere baitan Mutxio parkea, Santa Barbara ermita, Zingira basoa eta Vista Alegreko parkea zeharkatzen ditu.

Mutxioko sarreran –moila parean– hasi eta bukatzen da hiru kilometro pasatxo dituen ibilbidea. Bertako espezie nagusia arkamurka da –Zarauzko Udala espezie hori birpopulatzeko ahaleginetan dabil–, baina inguruan gorostiak, gurbitzak eta erratzak ikus daitezke. Hegaztien, narrastien eta ugaztun txikien bizileku ere bada.

Arkamurka bidea


MUTXIO

3.450 m.

  1 ord.25 min.

– Mirotz zuria (Circus cyaneus)
– Pagausoa (Columba palumbus)

– Arkamurka (Quercus suber)
– Gorostia (Ilex aquifolium)

Eraztun Berde Urdina - Ibilbidearen mapa: Arkamurka bidea