ibilbideak
Hezeguneen ibilbidea
Iñurritzako Paisai Natural Babestua eta Irita-Astiko hezeguneak elkartzen dituen ibilbideak ia bost kilometroko distantzia du, eta guztiz laua da. Astiko kirol-gunean du hasiera eta amaiera puntua; autoa aparkatzeko aukera ematen du eta piknik-gune batek –jolas-parke eta parrillekin– bestelako aukerak eskaintzen ditu.
Hezeguneak oso garrantzitsuak dira aldaketa klimatikoari aurre hartzeko, eta desagertzeko arriskuan dauden espezien bizileku dira.
Hezeguneen bidea
ASTI
4.850 m.
50 min.
– Ur benarriza (Acrocephalus paludícola)
– Lezka arrunta (Phragmites australis)
– Malba-arrosa palustrea (Hibiscus palustris)