Asti-errekako uren mugimendu geldoen eraginagatik sortutako 12 hektareako eremu babestu eta aberatsa da. Ekosistema konplexuak dira, ingurune urtar eta lehorraren artekoak. Hegazti espezie askorentzat gordeleku da, bertan aurkitzen baitute elikatzeko eta habia egiteko gunea. Besteak beste, Euskal Herriko eremu oso puntualetan aurki daitekeen eta Europan desagertzeko arriskuan dagoen Ur benarriza (Acrocephalus paludĂcola) txoritxoa dabil bertan. Lezka arrunta (Phragmites australis) da bertako landare espezie nagusia, 3 metro luze har ditzakeen gramineoa. Aipagarria da, era berean, malba-arrosa palustrearen (Hibiscus palustris) presentzia, Euskal Autonomia Erkidegoan hemen bakarrik aurki daitekeelako.
Hezeguneak gainera garrantzitsuak dira uraren zikloa orekatzeko eta aldaketa klimatikoari aurrea hartzeko (akuiferoaren hornikuntza, uholdeen kontrola, itsasgoraren zabalgunea).
