Tejeriako haltzadia

Bustinzuriko errekatxoari eta Abendaño errekari lotuta, haltza da ekosistema honetako espezie nagusia. 20-30 metroko altura hartzen dute eta hostoak oso bereizgarriak ditu, zirkulu formakoak eta pinaburu txikien antzeko fruituekin. Haltza, xurgapen handiko espeziea izanik, substantzia kutsatzaileak eta metal astunak xurgatu egiten ditu desagerraraziz. Beste zuhaitz batzuekin batera erribera-baso egitura hartzen du.

Gizakiaren esku-hartzearen ondorioz, haltzadiak desagertuz joan dira. Zorionez, Buztinzuriko haltzadia mantendu egin da eta egun, espezie askorentzat babeslekua eta kumeak hazteko leku aproposa da.

Scroll to Top