ebu

Interes-guneak


Vista Alegreko parkea (Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea)

45.724 metro karratuko espazioa, hiriaren eta inguru basatiaren arteko elkargunea. Landare espezie anitzeko parkea, kuriosoa da oso parkean dagoen espezie nahasketa, artelatzak nagusitzen badira ere, espezie exotikoen presentzia dagoelako. Bertakoak eta kanpokoak dira, 55 espezie inguru.

Parkean izen bereko dorrea dago. Villapadiernako kondeak eraiki zuen 1913. urtean eta Gipuzkoan hormigoi armatuarekin egin zen lehenengo eraikinetako bat izan zen. Estilo neoklasikoan eraikia, zirkuluerdiko forma du eta 10 zutabe. Bigarren pisutik, Zarautz ikusi daiteke.

Balio handiko eraikina da, eta Udalak 2018 urtean zehar zaharberritze lanak egingo ditu dorrea berreskuratzeko.