ebu
Interes-guneak
Hondartza
2.500 metroko luzerarekin, Gipuzkoako handiena eta euskal kostaldeko luzeenetakoa da. Diziplina anitzeko eremua da, askotariko irudiak uzten dituena ellkarbizitza armoniatsuan: familiak, surflariak edota natura-zaleak. Biodibertsitatea aberatsa da hondartzan.
Hondartza eta bere pasealekua, malekoia, turismoari lotuta daude, udan batik bat. Malekoian, hainbat artisten eskulturak eta haurrentzako jolastokiak nabarmentzen dira.
Hondartzak ISO 14001 eta EMAS agiriak eskuratu ditu, kutsadurari aurrea hartzeko eta erabiltzaileen ingurumenarekiko jarrera hobetzeko.