Sopelako Kiribile Elkarteko kideak etorri dira Zarautzen dugun #EraztunBerdeUrdina ezagutzera. Beren herrian sortu nahi dute Eraztun Berdea eta ohore bat izan da gure proiektua beraientzako eredua izatea. Elkartea herritar talde batek sortu zuen eta beraiekin batera Sopelako Alkatea, alderdi politiko ezberdin ordezkariak eta Uribe Kostako Mankomunitateko Teknikariak etorri dira.
Bi herrien arteko ezaugarriak oso antzekoak dira eta esperientziak partekatzea oso polita eta aberasgarria izan da.
Topaketa hau lehen urratsa izan da bi herriak hurbiltzeko eta hemendik aurrera lankidetza polita egiteko aukerak ikusi ditugu. Sopelara joateko irrikitan gaude aurrera pausoak ezagutzeko!
Â

