Inurritzako Paisaia Natural Babestua

Urak zizelkaturiko altxorra. Natura 2000 Sareko Paisaia Natural Babestua da (lehen biotopo gisa sailkatua). 51,7 hektareako eremuan dunak, padurak eta itsaslabarrak ikus daitezke, euskal kostaldeko ekosistemen erakusgarri.

Hiru area edo giro desberdintzen dira. Kostaldean, hondartza inguruan, dunen azalera zabala aurkitzen da, gure kostaldean aurki daitekeen paisaia dunatarraren adibide bakarrenetakoa. Harekin muga eginez, Inurritza errekastoaren bokalea eta hezeguneak ikus daitezke. Eta, azkenik, labarrak, antzinako kargalekuen aztarnak gordetzen dituztenak, eta belatz handiak (Falco peregrinus) zaintzen dituenak.

Scroll to Top