Pribatutasun Politika
15/1999 Datu pertsonalak babesteari buruzko legeak jasotzen duena betez, ZARAUZKO UDALA-k zure datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dituela jakinarazten dizu. Fitxategi horren erabilera bakarra gure Marketin online zerbitzuak eskaintzea da. Fitxategi horren zaintza, legeak ezarritako konfidentzialtasun eta segurtasun-neurriak errespetatuz egingo da eta inol ere ez dira eskualdatu edo partekatuko ZARAUZKO UDALE-tik kanpo dagoen beste edozein erakunderekin. Halaber, fitxategi horretan zure datuak sartzea, zuzentzea eta baliogabetzea eska dezakezu edo horiek erabiltzearen aurka ager zaitezkeela jakinarazten dizugu bide hauek erabiliz: e-posta (n-ollokiegi@zarautz.eus) edo komunikazioarenPribatutasun Politika
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak xedatutakoaren arabera, nahitaezkoa da tratamendu-jardueren barne-erregistro bat kudeatzea; erregistro hori funtsezko tresna izango da erregelamendua betetzen dela frogatzeko eta tratamenduak gainbegiratu ahal izateko.
Administrazio publikoek tratamendu-jardueren inbentarioa argitaratu beharko dute, eta bitarteko elektronikoen bidez eskuragarri jarri, gardentasun neurri modura.Atal honetan, beraz, Zarauzko Udaleko Tratamendu-jardueren Erregistroa argitaratzen da, horren berri emateko.
Hirigintzaren eta ingurumenaren kudeaketa
Tratamenduaren helburuak eta legitimazioa
Hirigintzako espedienteen erregistroa, kudeaketa eta segimendua. Ingurumeneko eta hirigintzako salaketen kudeaketa baita ere, zaratak neurtzeko eskaeren kudeaketa; eta hori, hauen arabera: apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena, eta sektoreko legedi aplikagarria (2/2006 Legea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa).
Interesdun-kategorien deskribapena: Herritarrak eta eskatzaileak
Datu pertsonalen kategoriak:
- Identifikatzaileak: izena eta abizenak, NAN, posta-helbidea eta elektronikoa, telefonoa/faxa, helbide elektronikoa, beste batzuk: eskaera eta kontsulta, data. Erregistroko zenbakia.
- Ezaugarri pertsonalak: komunikazioetarako lehentasunezko hizkuntza
- Egoera soziala: ondasunak eta jabetzak, lizentziak, baimenak, beste batzuk: kokapena/kokalekua/katastroko erreferentzia, makineria, ibilgailuaren datuak, salatutako ekintza.
- Lana: lanpostua.
- Akademikoak eta profesionalak: elkargo edo elkarte profesional edo beste batekoa den ala ez: elkargokide zenbakia
- Informazio komertziala: jarduerak eta negozioak, beste batzuk: izen komertziala, ekarritako dokumentazioa, eskatutako obraren eta/edo proiektuaren edo erabileraren datuak
- Ekonomiko finantzarioak: banketxeko datuak, beste batzuk: ordaintzeko modua
Datu pertsonalak zer hartzaile-kategoriari komunikatu zaizkion edo komunikatuko zaizkion, baita hirugarren herrialde bateko hartzaileak edo nazioarteko erakundeak direnean ere:
- Beste administrazio publiko batzuk: Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, bere eskumenen arloan
- Arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuk
