Ibilbide irisgarriak

Azken urteetan hainbat hobekuntza egin dira Eraztun Berde Urdineko bi espazio irisgarriagoak izateko, hain zuzen ere, Vista Alegre parkea eta IƱurritzako ibilbidea. Azken hau gurpildun aulkian egiteko egokituta dago.
Gainera,irisgarritasun unibertsaleko aplikazio bat sortu dugu, lau hizkuntzatan:

  • Audioekin.
  • Zeinu hizkuntzan.
  • Hainbat elementuren geolokalizazioa: aparkaleku irisgarriko plazak, bankuak, komunak, tren eta autobus geltokiak…
  • QR-k aurkituko dituzu informazio-paneletan, aplikaziora joateko.
  • Aplikazioak berak gidatzen ditu ikusmen-urritasuna duten pertsonak ibilbideetan
    barrena.
  • Gainera, panelak eta beste elementu batzuk egokitu ditugu, gurpil-aulkientzat irisgarriak izan daitezen.

Baina aplikazio hau erabilgarria da edonorentzat, informazio interesgarriak ematen dituelako, bai bisitarientzat eta baita zarauztarrentzat ere.

Oraindik ez duzu aplikazioa?

Bilatu ā€œEBU app Zarautzā€ Google Play edo App Store-n, eta hasi zure ibilbide gogokoenaz gozatzen.

Horrez gain, Eraztun Berde Urdinaren 3 eskuorri eredu berri sortu ditugu, eta hauek Zarauzko Turismo Bulegoan daude eskuragarri:

  • Erliebe altuan
  • Braillean
  • Irakurketa errazeko eskuorria desgaitasun kognitiboa duten pertsonentzat.

Eta hobekuntzak egiten jarraituko dugu, EBU pertsona guztientzako inklusiboa izan dadin.

Gure eskerrik beroenak eman nahi ditugu proiektu hau aurrea eramateko bidelagun izan ditugunei, BEGISARE elkarteari, eta bereziki elkarteko kide den ZuriƱe de Anzolari, eta baita Juncal Cepedari, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen inguruko aktibista eta sentsibilizatzaileari, funtsezkoak izan baitira proiektu hau aurrera eramateko, guri orientatzeko eta dauden beharrak azaleratzeko. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu baita ere aplikazioan partekatzeko argazkiak bidali dizkiguten herritar guztiei ere.
Eskerrik asko!

Ibilbide irisgarria IƱurritzan

Ibilbide irisgarria IƱurritzan

Vista Alegre parkea zentzumenen bidez

Vista Alegre parkea zentzumenen bidez

Scroll to Top