Talaimendi bidea

Talaimendiko eskaileretan hasi eta bukatzen den 3,4 Km-ko. Malkartsua izan arren, itsasoaren eta bista paregabeen presentziak arintzen dute ibilbidea. Behin eskailerak igota, Malla Harria kargalekua ikus daiteke–zarauztarren artean Mollarri bezala ezaguna–.

Kargalekua igaro ondoren, ibilbideak beherantz egiten du. Beheranzko bide horretan zehar, larreak, sastrakadiak eta baso-eremuak igarotzen dira, eta, Talai-Mendi kanpina zeharkatu eta gutxira, Iñurritzako Padurara iristen da. Padurako bidea zeharkatu ondoren, hasierako puntura iristen da berriro.

Scroll to Top