Multimedia

Ikastetxeentzako materiala

Zarauzko ikastetxeak herritar zientziaren proiektu bat garatzen hasi dira Eraztun Berde Urdinean. Ekimenaren helburua da ingurumenarekiko sentsibilizazioa lortzea, eta, baliabide horren bitartez, ikerketa, zaintza eta iritzi kritikoa bezalako konpetentziak garatzea.

Horretarako, Eraztun Berde Urdineko gune interesgarriak banatu dira ikastetxeen artean, hurbiltasunaren arabera. Bere lana aldiro-aldiro irteerak egitea izan da, eremu horietako biodibertsitatea aztertzeko, behaketak egiteko, arazoak antzemateko eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzeko.

Helburuak:

  • Naturaz gozatzea
  • Esleitutako eremuen zaintza egitea
  • Eraztun Berde Urdina osasuntsu mantentzea
  • Natura baliabide bat izatea hezkuntza-gaiak garatzeko
  • Ikasleek Zarauzko Eraztun Berde Urdina bere egitea
  • Natura errespetatzen, arazoak ikusten eta konponbideak bilatzen ikastea
  • Ikastetxeen artean elkartrukeak eta lan komunitarioak egitea

MATERIAL LAGUNGARRIA

Eraztun Berde Urdinean ikasleek ikerketa lanak egiteko erabili ditzaketen material lagungarriak ditugu zurekin partekatzeko.

Egin klik eta eskuratu nahi duzun dokumentua!

Zarauztarrak EBU-ean

Eraztun Berde Urdina duela urte gutxi sortutako egitasmoa da, baina eraztuna osatzen duten guneak Zarautz bezain aspaldikoak dira. Zenbat gertaera, pasadizo, anekdota jazo ote dira txoko horietan? Ziur gaude zarauztarren oroitzapenetan gordeta daudela horietako asko eta asko.

Ezagutu nahi ditugu haurtzaroko oroitzapenak, gaztaroko amodioa istorioak, heldutasunera iristean egindako aurkikuntzak edo bertan izandako anekdotak. EBUean gertatutako istorioak ezagutzeko gogoz gaude, bidali zurea!

Igo zure argazki eta bideoak!

Eraztun Berde Urdinari buruzko gure sare sozialetako edukiak osatzen parte hartu nahi duzu? Bada, horretarako, hau egin dezakezu:

Scroll to Top