Bost hektarea inguru dituen basoa. Azken urte hauetan pinudia ustiatu da bertan, baina gaur egun berezkoa den landaredia gailentzen ari da eta artelatzak topa daitezke, baita gorostiak eta gaztainondoak ere. Basoaren goiko partean Zingira izeneko baserria dago. Izen hori hartu du inguruan lurrak zingiratsuak direlako.
Udalak 2017an basoa berreskuratzeko plana prestatu zuen, eta ordutik aurrera berreskuratze-ekintza eta lan ugari egin dira, pinudiaren ordez artelatz basoak ezartzeko helburuz.
Horrekin batera, zingirako putzua ere berreskuratu zen. Berez, gune zingiratsua izan da betidanik, baina berreskuratze lanak hasi aurreko urteetan sastrakek eta lizarrek leku hori inbaditu zuten eta putzua ia desagertu zen. Barreskuratzeko lanei esker, narrasti eta anfibio ugarirentzako bizilekua bermatu da.
