Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren egitasmotik ekintza antolatu genituen udaberrian bertako biodibertsitatea herritarren artean ezagutarazteko eta artea eta natura uztartzen zituzten hainbat ekimen antolatu genituen ere. Udazkenean ere jarraipena eman nahi diogu hainbat ekimen antolatuz.
Azaroaren 13an (igandean) argazki rallya antolatu dugu mugikorrarekin egiteko, “Udazkena Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren Arkamurka bidean” izenekoa eta gaztetxoentzat zein helduentzat zuzenduta egongo da. Goizeko 9:30tan emango zaio hasiera Vista Alegre parkearen sarrera nagusian. Bertan jakinaraziko da mugikorrarekin atera behar diren argazkien gaien zerrenda eta Eraztun Berde Urdinaren mapa ere banatuko da. Handik abiatuta aterako dituzte parte hartzaileek argazkiak Eraztun Berde Urdinaren Arkamurka bidean, hau da, Vista Alegre parkean, Zingira basoan, Santa Bárbaran eta Mutxio lotzen dituen ibilbide zirkularrean.
? Azaroaren 13a, igandea
? 9:30
? Vista Alegre parkeko sarrera nagusian
▶️Argazki rallyaren oinarriak irakurtzeko edo informazio gehiagorako klik egin honako estekan:
https://labur.eus/rallya
Aurrez izena emateko: Tel.: 943 00 51 59 / zarautz@eraztunberdeurdina.eus