Ibaien Aldeko Ekintzen Nazioarteko Egunari lotuta, martxoaren 16an Igerain erreka garbitzera joateko deia egin genuen Eraztun Berde Urdinetik, baina ekimena atzeratu egin behar izan genuen eta igande honetan (apirilaren 6an) gauzatuko dugu.
Animatu eta eman izena!
Zer egingo dugu?
Asmoa da taldean elkartu eta errekan pilatutako zaborra jasotzea, eta Igerain-Hiruerreketa ibilbidean Crocosmia x crocosmiiflora bezalako landare exotiko inbaditzaileak ezkuz kentzea. Honez gain, iaz herriko talde batekin elkarlanean landatu ziren zuhaitzen egoera aztertuko dugu eta bukatzeko hamaiketakoa egingo dugu.
Errekak biodibertsitatez betetako ekosistemak izateaz gain, gure planetako ur-iturri nagusia dira. Jardueraren xedeen artean dago herritarrak errekak zaintzearen eta babestearen garrantziaz kontzientziatzea. Eraztun Berde Urdinak Igerain, Olaa, Astierreka eta Iñurritza ibaiak barne hartzen ditu, eta guztiak beren egoera naturalean mantendu nahi ditugu.
📆 apirilak 6, igandea.
🕣 10:00
📌 Igerainerrekan, anbulatorioaren ondoko biribilgunean.
🧤Eraman beharrekoak: oinetako egokiak (katiuskak edo antzekoak), arropa erosoa eta auzolanean parte hartzeko gogoa! (Gainontzeko materialak guk eramango ditugu) eta hamaiketakoarekin @txukunlorazantza -k lagunduko digu
*Oharra: izena-ematea beharrezkoa da
👇👇
Izena-ematea:
zarautz@eraztunberdeurdina.eus
943005159
