Hezeguneen bidea

Iñurritzako Paisai Natural Babestua eta Irita-Astiko hezeguneak elkartzen dituen ibilbideak ia bost kilometroko distantzia du, eta guztiz laua da. Astiko kirol-gunean du hasiera eta amaiera puntua; autoa aparkatzeko aukera ematen du eta piknik-gune batek –jolas-parke eta parrillekin– bestelako aukerak eskaintzen ditu.

Hezeguneak oso garrantzitsuak dira klima aldaketari aurre hartzeko, eta desagertzeko arriskuan dauden espezien bizileku dira.

ADI! Saihesbidea egiteko obrak direla-eta, momentuz ezin da ibilbidea bere osotasunean egin. Beheko mapan adierazita duzue zein zati dagoen itxita lanengatik.

Scroll to Top