Bisita gidatua ekainaren 6an, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira

Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, bisita gidatu bat antolatu dugu ekainaren 6rako, larunbata. Bertan, Zarauzko Eraztun Berde Urdineko zenbait interes gune bisitatuko ditugu: dunak, Iñurritzako Biotopoa, Asti-Irita hezegunea eta Tejeriako Haltzadia. Bisita goizeko 10:00etan hasiko da eta hiru ordu inguruko iraupena izango du.

Bisitak izaera parte hartzailea izango du, eta hainbat jarduera praktiko burutuko dira bertan. Horrez gain, parte-hartzaileei eskuliburuak eta irteeran zehar lantzeko dibulgazio-material gehigarria emango zaie. Beraz, aukera paregabea da Zarauzko Eraztun Berde Urdineko altxorrak ikuspuntu praktiko batetik ezagutu ahal izateko.

Irteera honekin lortu nahi da, alde batetik, herritarren eta naturaren arteko lotura indartzea, eta bestetik, ingurumena zaintzearen garrantziaren inguruan kontzientzia piztea. Izan ere, denon ardura da gure inguruko natur-guneak babestea, eta horretarako ezinbestekoa da horiekiko ezagutza eta errespetua.

Adin guztietarako pertsonentzat aproposa da ibilbidea, 2,8 Km-ko luzera du eta bidearen zati handiena irisgarria da. Bisita gidatuan hiru hezitzaile egongo dira: batek haurrekin egingo du lan, eta beste bi helduentzat (hizkuntza bakoitzerako bat). Hona hemen irteeraren inguruko xehetasunak:

LEKUA ETA DATA:

IZEN EMATEA BEHARREZKOA DA:

Animatu!!

Scroll to Top