Argazki Rally-a mugikorrarekin, ekainaren 20an

📸 Naturan argazkiak ateratzea gustatzen zaizu? Naturaz eta argazkilaritzaz gozatzeko aukera paregabea dator Zarautzera! 🌿

Zarauzko Eraztun Berde Urdineko Iñurritza-Talaimendi bidean argazki rallya antolatu dugu heldu zein gazteentzat. Zatoz zure mugikorrarekin gure ingurune naturala hurbiletik ezagutzera eta partekatzera. Sari bikainak daude jokoan! 🏆. Horrez gain, parte hartzaile guztiei opari emango zaie Iñurritzako Hegaztien liburuxka.

  • Eguna eta ordua: ekainak 20, 9:30etatik 14:00etara
  • 📍 Abiapuntua: Iñurritzako gasolindegiaren parean. Ikusi kokapena Google Maps-en 📍
  • 👥 Kategoriak: Haur eta gazteak (15 urte arte) eta helduak (16 urtetik gora).
  • 💰 Inskripzioa: Doakoa
  • 📝 Nola eman izena? 

    a) Aurretik: Bidali e-posta bat eraztunberdeurdina@zarautz.eus helbidera edo deitu 943005109 telefonora.

    b) Egunean bertan: Rallyaren egunean, goizeko 9:30etik 10:30era abiapuntuan.
     

👉 Oinarri guztiak, ordutegiak eta xehetasun osoak esteka honetan dituzu ikusgai: [HEMEN DUZU ESTEKA]

Ez galdu aukera eta prestatu mugikorrak! 📱✨

 

Scroll to Top