🌊 Itsaso garbiago baten alde, batu zaitez!
Larunbat honetan (azaroak 28), Itsas Zaintza Sareak antolatutako itsas hondakinen makrobilketan parte hartzeko aukera izango dugu Zarauzko hondartzan. Ekintza hori Gipuzkoako kostaldeko hainbat herritan egingo da aldi berean, gure itsasoa zaintzeko helburuarekin.
Eraztun Berde Urdinetik, ekintzan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, sareko eragile gisa zuen babesa izateko. Eta, bertaratzeko aukerarik ez baduzue, zuen komunitatean ekitaldia zabaltzera animatzen zaituztegu, ahalik eta jende gehiagorengana iristeko.
Hona hemen Zarauzko deialdiaren xehetasunak:
- Data: azaroak 28
- Ordutegia: 11:00-13:00
- Lekua: Zarauzko hondartza (Biotopoa)
Erantsita bidaltzen dizuegu ekitaldiaren kartela, zuen kanaletan partekatu ahal izateko.
Keinu txikiekin aldaketa handiak lor ditzakegunez, animatu eta parte hartu!
Izen-ematea:
- Posta elektronikoz: itsaszaintzasarea@mater.eus
- Telefonoz: 619814225
