Beste urte batez, Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak uda honetarako irteera gidatuak antolatu ditu Eraztun Berde Urdineko hiru ibilbideetan (IƱurritza, Arkamurka eta Hezeguneak). Irteeren helburua izango da herritarrei herri inguruko gune naturalak ezagutzera ematea eta horiek zaintzeko beharraz kontzientzia piztea. Irteerei asteburu honetan (uztailak 3 eta 4) emango zaie hasiera.
Irteeretan gune natural bakoitzaren ezaugarriak eta horien garrantzia ezagutaraziko zaizkie parte hartzaileei, modu praktiko eta parte hartzailean. Ibilbideetan zehar, geldialdiak egingo dira interes puntuetan, eta fauna eta floraren inguruko xehetasun eta bitxikeriak azaltzeaz gain, esperimentu desberdinak egingo dira, irteera dibertigarriagoa eta entretenigarriagoa eginez.
Saioak doakoak dira, eta bi hizkuntzatan eskainiko dituzte: euskarazko talde bat eta gaztelaniazko beste bat aldi berean. Bisita gidatuen iraupena bizpahiru ordukoa izango da. Hezeguneen ibilbidea eta Arkamurka ibilbideko irteerak ostiral arratsaldetan gauzatuko dira, bi astean behin, elkarren artean txandakatuta; IƱurritzako Paisaia Natural Babestuko irteerak, berriz, larunbat goizetan egingo dituzte hamabostean behin.
Irteerak egun hauetan egingo dira:
- IƱurritza bidea: Uztailak 4 eta 18; abuztuak 1, 15 eta 29
- Hezeguneen bidea: uztailak 3, 17 eta 31; abuztuak 14 eta 28
- Arkamurka bidea: uztailak 10, 24; abuztuak 7, 21; irailak 4
Edukiera mugatua denez, aurrez izen ematea gomendatzen da, eta horretarako Turismo Bulegoarekin jarri behar da harremanetan
- Presentzialki: Kale Nagusia, 30
- Telefonoz: 943 83 09 90
- Posta elektronikoz: infoturismoa@zarautz.eus
Irteerei buruzko xehetasun gehiagorako, kontsultatu azpian erantsitako eskuliburua:
