Eskerrik asko gaur Vista Alegre parkeko landare exotiko inbaditzaileak ezagutzeko eta hauetako batzuk kentzeko auzolanera hurbildu zareten guztiei!!
Adin guztietako jendea elkartu gara eta giro bikainan aritu gara Crocosmia x crocosmiiflora landare exotiko inbaditzailea erretiratzen. Lan eta lan aritu ostean oso azkar bete dugu edukiontzia.
Vista Alegre parkea gure txoko kuttunenetako bat da. Natura 2000 sarean dago eta Eraztun Berde Urdinaren Arkamurka ibilbidean kokatzen da. Auzolan ekimen hau, gure etxetik hain gertu dugun altxor eder hau gehiago ezagutu eta maitatzeko izan da eta Ingurumenaren Egunerako antolatu ditugun ekintzetako bat.
Auzolanaren ostean hamaiketakoa jateko aukera izan dugu itzaletan, konpainia onean eta gainera kattagorri polit bat azaldu zaigu!!