Euskara eta natura txirikordatuz

Gozamena izan zen atzo arratsaldean Modelo aretoan Eñaut Agirre eta Iñaki Sanz-Azkuek eskaini ziguten solasaldiaren parte izatea. #Natura eta #Euskara txirikordatuz, gure inguruan dugun ahozko ondarea eta paisaia balioan jarri eta zaindu beharreko altxorrak dira. Mila esker zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik. Benetan aberasgarria izan zen!!