Eskerrik asko “Herritarren Zientzia” ekimenera hurbildu zineten guztiei
9:30tan, hotzari aurre eginaz martxan jarri ginen herriko guraso, gazte zein haurrak MATER Ontzi Museoko kideen laguntzarekin itsas hondakinak jasotzen. Tamaina eta mota askotako zaborrak jaso ziren: litxarreria zorroak, konpresak, toallatxoak, tapak..
Ondoren eguzkiaren goxotasunekin lagundurik hondartzako mikroplastikoak aztertu genituen eta datu benetan esanguratsuak jaso ziren!! (Batezbeste 12 mikroplastiko aurkitu genituen metro karratuko! )
Azkenik Itsas Erraldoien Martxa kalejira-antzerki musikatua izan genuen herriko kaleetan zehar Bio dama eta Zabor munstroaz lagundurik. Ekintza partehartzaile hau benetan polita eta ikusgarria iruditu zitzaigun gure ozeanotan eta itsasoan daukagun arazo larria ikustarazteko.
MILA ESKER!