Hezeguneen Nazioarteko Eguna da gaur

Gaurko eguna hezeguneei eskaini nahi diegu euren garrantzia aldarrikatzeko eta ikustarazteko 🌾 Garai batean hezeguneek eremu oso zabalak estaltzen zituzten baina gizakiaren eskuhartzeen eraginez habitat hauen azalerak izugarri murriztu dira eta asko desagertu egin dira.

Asko dira hezeguneek ematen dizkiguten onurak:

āœ“Ā Biodibertsitate handiko espazioak dira.
āœ“Ā Gune emankorrak dira eta izaki bizidun askoren elikagai iturri eta bizileku dira.
āœ“Ā Hegazti migratzaileentzako berebiziko garrantzia dute, euren migrazio bidai luzeetan atseden hartzeko eta elikatzeko geldiune garrantzitsuak baitira.
āœ“Ā Lurzoruen kalitatea eta egonkortasuna hobetzen dute, higadura arriskua saihestuz.
āœ“Ā Ura filtratzen dute eta akuiferoaren oreka mantentzen laguntzen dute.
āœ“Ā Uholde arriskua murrizten dute eta muturreko ekaitz eta enbaten eraginak geldiarazten laguntzen dute.
āœ“Ā Airearen kalitatea hobetzen dute eta berotegi efektuko gasak xurgatzen dituzte.
āœ“Ā Aisialdia eta ingurumen hezkuntza espazio moduan erabiltzeko aukera erakargarria eskaintzen dute.
āœ“Ā Hezeguneek pertsonengan eragiten digun ongizate emozionala azpimarratu beharra dago. Lasaitasuna transmititzen dute eta naturarekin harremanetan egoteko aukera bikaina eskaintzen dute.

Duela 3 urte Iritako hezegunearen zati bat berreskuratu zen eta emaitzak begi bistakoak izan dira denbora gutxian. Datozen hilabeteetan espazioa berreskuratzen jarraitu nahi da. Jarrai dezagun gure hezeguneak zaintzen. Merezi dute!