Itsas hondakinei buruzko sentsibilizazio jardunaldia

Animatu eta etorri datorren igandean (urriaren 20an) hondartzara, herritarren zientziaren bidez itsas hondakinen eta mikroplastikoen analisia egingo dugu. Ondoren BIO eta ZABOR Itsas Erraldoien Martxa izango da Malekoian eta herriko kaleetan zehar.

Ekintza polita izango da, adin guztietako herritarrei zuzenduta egongo da eta lan taldean aritzeko, ingurumena zaintzeko eta itsas hondakinek eta mikropastikoek gure itsasoetan sortzen dituzten kalte eta arazoen inguruan gogoeta egiteko helburua izango du.

PLAZA MUGATUAK. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da:
👇
☎️ 943 005159
👉zarautz@eraztunberdeurdina.eus

Animatu eta parte hartu!

📅 Urriak 20, igandea
🕖 9:30-11:00 Itsas hondakinak
🕖 11:00-12:30 Mikroplastikoak hondartzan
🕖 13:00-14:00 BIO eta ZABOR Itsas erraldoien martxan
📍 Malekoian, Itsasrtza kalean, Dama parean.

Gune horretan bertan, Ingurumen arlotik antolatu den klima aldaketari buruzko parte hartze prozesuaren baitan “Zure ahotsa martxan, utzi zure proposamena” gunea ere bertan izango da.

Bestalde, Zarauzko ikastetxe guztietako Lanbide Heziketako, DBH eta Batxilergoko ikasleak dagoeneko hasi dira Udalak urtero udazkenean eskaintzen duen “Mikroplastikoak hondartzan” unitate didaktikoa lantzen. Ekintza hauek herritarren zientziaren bidez lantzen dira MATER museo ekoaktiboarekin elkarlanean.