Urriko zubian irteera gidatuak eskainiko dira Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren 3 ibilbideetan: Hezeguneen ibilbidean (Irita-Asti-Buztinzuri), Iñurritzako ibilbidean eta Arkamurka ibilbidean.
Zarauzko altxor naturalak ezagutzeko, hauen balioaz eta zaintzeko beharraz jabetzeko eta udazkenaz gozatzeko aukera paregabea da.
Irteerak urriaren 12an eta 14ean izango dira eta nahiz eta doakoak izan, aurrez izena eman beharko da Zarauzko Turismo Bulegoan:
☎️ 943830990
? turismoa@zarautz.eus