Zuhaitz Eguna Itulazabalen, Antonianoko LH4ko ikasleekin

Zuhaitz Eguna antolatu dugu gaur Ingurumen arlotik, eta aurten Eraztun Berde Urdineko Itulazabalgo zuhaiztian ospatzea tokatu zaigu, Antoniano ikastetxeko LH 4ko ikasleekin batera. Ikasleak oso gogotsu etorri dira eta lanketa polita egin dugu elkarlanean. Eskerrik asko ekipo!!
Ondoren Itulazabalen Aranzadirekin batera sortu berri diren urmaelak bisitatu ditugu eta hamaiketako goxo batekin eman diogu amaiera ekintzari.