Zaindu Biotopoa

Uda garaia, Zarauzko hondartzaz gozatzeko garairik onena izaten da. Zarauztarrak zein bisitariak betetzen dugu hondartza eta horrekin, eremu naturalek jasaten dituzten giza jardueren presioa areagotu egiten da.

Inurritzako Biotopoa babestutako eremua da eta ibaiaren bi alboetatik ezin da pasa, bertan dauden hegaztiak babestuta daude. Duna ere biotopoaren barruan dago, baina kasu honetan, hondartzan bertan. Dunan galtzeko arriskuan dauden landareak aurkitzen dira eta guztion ardura da bi eremu hauek babestea.

Udan bereziki, hainbeste jende egonda, askotan ikusten dugu jendea duna zeharkatzen edo biotopoaren barruan, kalte handiak eragiten.

Hori ekiditen laguntzeko, aurten ere pertsona bat egongo da udan sentsibilizazio kanpaina burutzen. Astean behin, kanalaren gune horretan, kanalean ezin dela sartu jakinarazteko eta beharrezkoak diren informazio guztiak emateko. Larunbat honetan hasiko, arratsaldez, eta datorren astean ostegun goizean egongo da, astero goiz arratsaldeak txandatuz joango da itsasbeheraren ordutegiaren arabera.