Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremuan Zingira baserri ondoko putzua egokitu zen 2019. Urtean. Hiru urte bete dira jada eta denbora tarte honetan zehar putzuan jasan duen naturalizazio fasea oso handia izan da. 2022 urtean zehar bertako bizidun urtarren espezieen jarraipena bermatzeko hainbat ekintza gauzatu ditu Udalak Aranzadi Zientzia elkartearen laguntzaz; eta honez gain, Garate-Santa Barbara basoaren inguruan Inbentario herpetologiko eta odonatologikoak gauzatu dira. Asmoa da bioaniztasunaren ezagutza maila lokalean areagotzea. Ikerketa lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia saileko eta entomologia saileko kideek gauzatu dute.
Ekainean eta uztailaren bertako anfibio, narrastiak, sorgin-orratzak eta burruntziak ezagutzeko formakuntza saioa eta irteerak antolatu ziren herritarrekin, eta Zingirara egin genuen txangoan anfibio espezie batzuk ikusteko aukera izan genuen, uhandre palmatua adibidez.
Ikertutako bizidun taldeen inguruko jakintza maila areagotzeaz gain, euren kontserbazio egoera ezagutu nahi izan da eta datu horiei buruz hitz egiteko hitzaldia antolatu dugu datorren abenduaren 15ean, arratsaldeko 18:30tan Etxezabalako aretoan. Gonbidatuta zaudete!
OHARRA: plaza mugatuak direnez izena eman behar da.
Interesa baduzu idatzi zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera
Animatu eta eman izena!