Auzolana Igerain errekastoan

Larunbat honetan, martxoaren 9an, gazte boluntario batzuekin bat egingo du Ingurumen saileko EBU egitasmoak anbulatorioaren ondoan, 10:30ean, Igerain errekan dagoen zaborra garbitzeko. Ekimena 17 urteko neska talde batek sortu du. Ingurumenarekiko eta klima-aldaketarekiko duten kezkak bultzatuta, Zarauzko naturguneetan zaborrak euskuz kentzeko eta zuhaitzak landatzeko ekimena jarri dute martxan Ingurumen departamentuarekin elkarlanean.

Eremu irisgarri bat garbitzea proposatu zaie, Igeraingo errekastoaren ibilgua, Zarauzko anbulatorioaren ondoan. Ubide naturala da, nahiko egoera onean dago eta Eraztun Berde Urdinaren barruan dago. Ibaiei eta errekei dagokienez, ingurumen-irizpidea da ibaiertzetako landaredi potentzialari eustea hura inausi gabe, ibai-ekosistema berrezartzeko eta egoera naturalean mantentzeko modurik onena baita.

Esan beharra dago, Zarauzko ibaiak eta errekak urtean bitan garbitzen dituela Udalak, jendeak botatzen duen zabor guztia ateraz, baina, hala ere, oraindik zaborra ikus daiteke bertan. Halaber, garrantzitsua da esku hartzea ibaiertzeko zuhaitz eta zuhaixka tipikoen landaketak eginez, beharrezkoa denean naturalizazioa errazteko. Kasu honetan, gunea garbitzeaz gain, 20 haltza eta lizar landatuko dira.

πŸ“† martxoak 9, larunbata.
πŸ•£ 10:30
πŸ“Œ Igerain erreka, anbulatorioaren ondoan.

🧀Eraman beharrekoak: Oinetako egokiak (katiuskak edo antzekoak) eta auzolanenan parte hartzeko gogoa!

*Oharra: izena-ematea beharrezkoa da
πŸ‘‡πŸ‘‡

Izena-ematea:
zarautz@eraztunberdeurdina.eus