Igerain errekastoan auzolana egin dugu

Lan talde polita osatu dugu gaur Igerain errekastoko zabor bilketan 🗑️+ zuhaitz landaketan 🌳
Herriko neska gazte batzuekin elkarlanean jarri dugu martxan egitasmoa eta oso pozik gaude egindako auzolanarekin. Bildutako zaborrak sailkatu eta dagokien edukiontzietan utzi ondoren, Eraztun Berde Urdinaren Igerain-Hiruerrketa ibilbideko altxor naturalak ezagutzen ibili gara.
Zuhaitz landaketa egin ostean euria eta txingorra pixka bat bota du…, naturak eman ahal zigun oparirik onena!!! Landatu berri ziren zuhaitzei ureztatze naturala emanez 🌧️ 🙏
Eskerrik asko bihotzez ❤️😊 aupa ekipo 💪
Auzolan hau aurrera ematea lortu dugu baita ere Zarauzko Udalaren, Txukun Lorantzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren kolaborazioari esker.

Eskerrik asko!