Auzolanean Iñurritzako kainaberak biltzeko deialdia

 

Iñurritza Paisai Natural Babestuan kainabera espezie inbaditzaileak jasotzeko auzolanean parte hartzeko deialdia egiten dute Arkamurka Natur Elkarteak eta Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak

🌾 Landare espezie inbaditzaileak espazio zabalak betetzen dituzte bertako espezieak desagertaraziz, eta biodibertsitatean kalte handiak eraginez.

📆 Azaroaeen 11a, larunbata
🕓 9:00tan
📍Gasolindegi parean dagoen Zubiaurre Berri (Kaskatxuri) baserriaren ondoan
🧤 Eskularruak eta 🥾 Katiuskak ekartzea gomendatzen da

▶️ Kainaberak dira Biotopoan kalte handienetakoak eragiten dituzten #espezieinbaditzaileak nagusiak. Hilabete honetan moztutako kainaberak eremu babestuko kanpo aldean pilatuko dira auzolanean eta bertatik erretiratuko dira Txukun Lorazantzarekin elkarlanean.