EBU aldizkariaren 2.alea banatu dugu

Astelehenean EBU aldizkariaren 2.alea banatzen izan ginen Zarauzko ikastetxe guztietako LH 1go eta 2.zikloko ikasleen artean. Albisetak atalaz gain, Zarauzko euskara eta natura uztartzen dituen erreportaje bat plazaratu dugu. Betsalde, aurten Eskolako Agenda 2030ean landu duten gaia barneratu dugu aldizkarian “Zelaiak, larreak eta landare itsutasuna” eta bertan ikasleek ikasrtutean zehar egindako lanari buruz hitz egin dugu. Azkenik, gai horrekin lotutako denbora-pasak, eskulanak gehitu ditugu eta izaki bizidunen pegatinak Zarauzko bi ekosistemen horma-irudietan itsasteko jolasa ere txertatu dugu. Herritarren eta ikasleen parte hartzea sustatzeko, bi galdetegi eta zozketa interesgarri ditugu martxan.