Zarauzko ikastetxeerako ordezkariak Eskolako Agenda 2030aren udalbatzan izan dira

Eskolako 2030 Agendaren urteko batzarra ospatu da udaletxeko Pleno Aretoan. Urtean zehar, Zarauzko eskola zentroetako ikasle eta irakasleek 2030 Plan Estrategikoaren baitan dagoen Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat landu dute, eta Udaleko zinegotzien aurrean aurkeztu dute egindako lana ikastetxe guztietako ikasle ordezkariek. Landuriko gaia, hain zuzen ere, ‘Lehorreko Ekosistema bizia’ izan da, 15. Garapen Jasangarriko Helburuaren barnean kokatzen dena eta, horren baitan, herriko gune desberdinetako zelaiak, larreak eta landareen itsutatsuna gaia landu dute.

Programaren baitan, hainbat ekintza proposatu dira herriko berdeguneak ezagutzeko: inguruetako belardien behaketa (“Herria loratuz!” ekimena), adinekoei eta inguruko baserritarrei galdetegia egitea, belardi mota ezberdinak ezagutzea, herriko loreen gida osatzea, herbarioak sortzea, irteerak egitea…

Ikasleek egindako lana aurkezteaz gain, hainbat konpromiso eta proposamen aurkeztu dituzte belardien egoera hobetzeko eta kontserbatzeko eta hauei erantzuten izan dira Xabier Txurruka alkatea; Gloria Vazquez Parekidetasun eta Ingurumen zinegotzia eta Eskola Agenda 2030 proiektuaren arduraduna; Leire Arana Kirol, Boluntariotza eta Landa Garapeneko zinegotzia; Iker Basurko Mugikortasun eta Proiektu Estrategikoetako zinegotzia; eta Patxi Elola Lankidetza eta Lorezaintza zinegotzi arduraduna.